ESKOLARRAK ADI: Arauak, egutegiak eta lehenengo jardunaldiaren programazioa
Lehenik eta behin, talde guztiek asteburu honetan euren egutegiak eta multzoak begiratu beharko dituzte egutegietan hainbat aldaketa egitera behartuta izan garelako, beraz, guztiek noiz eta non jokatzen duzuen begiratu beharko duzue.
Hori kontuan izanda, etxean jokatzen duten taldeen partiduen ordutegiak Federazioari astelehenean komunikatu behar zaizkio, azaroaren 4an. Era berean, partiduen ordutegia mantendu nahi duten taldeek ere Federazioari komunikatu beharko diote.
E-mail bidez ordutegiak emateko, secretaria3@bizkaiabasket.com helbide elektronikora idatzi ondorengo datuak adieraziz:
Kategoria
Egutegiaren zenbakia
Taldeen izenak
Ordutegia
Kategoria hauetako partidu guztiak LARUNBATETAN eta hurrengo ordutegien barnean jokatu beharko dira:
JUNIOR______________________________9.00 – 13.00 eta 16.00 – 20.00
KADETE______________________________9.00 – 13.00 eta 16.00 – 19.30
HAURRAK ___________________________9.00 – 13.00 eta 16.15 – 19.30
HAUR KATEGORIAREN AURREKOA______9.00 – 13.00 eta 16.15 – 19.30
MINIBASKET eta AURREMINIBASKET___9.00 – 13.00
Ordutegiak Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren web orrialdean argitaratuko dira, ASTEAZKENETAN (arratsaldeko 16:30etatik aurrera).
3X3 TXAPELKETAK
Web orrialdearen bidez 3×3 eskola txapelketetako egutegiak begiratu ahal dituzue jada, linka azalean dagoen TXAPELKETAK 3X3 atalean edo HEMEN KLIKATUZ aurkituko duzue:
TALDEEN DATUAK
LEHENENGO JARDUNALDIAREN PROGRAMAZIOA (13.11.9)
EGUTEGIAK
Edozein zalantza izanez gero, Federazioarekin harremanetan jarri.