MENU
  • Eskola Laguntzailea 2013/14
  • Eskola Laguntzailea 2013/14
  • Eskola Laguntzailea 2013

800 Eskola Laguntzaile baino gehiago denboraldiaren aurkezpenean

Astearte honetan 650 Eskola Laguntzaile inguru Bizkaia Pilotalekuan bildu ziren materiala jaso eta argibide berriak entzutera. Laguntzaileen artean ilusioa nagusi, hasteko gero eta gutxiago falta den denboraldi berri hau hasteko irrikaz.

Aurten Eskola Laguntzailea Programak bere 12. denboraldia du. Guztira 829Eskola Laguntzaile izango ditugu aurten, urtero urtero handitzen doan kopurua. Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidenteak, German Mongek astearteko ekitaldiari hasiera eman zion, bertan 800 Eskola Laguntzaile baino gehiago elkartu zirelarik, umeen ikasketa prozesuan Eskola laguntzaileen lana ezinbestekoa dela gogoaraziz, hezitzaile nahiz laguntzaile lana betez.

Jokalariak, gertalariak, gurasoak, epaile federatuak, etab., hau da, saskibaloia osatzen dugun familia handia bertan izan ginen, eta urte honetako helburua eskolar mailako partidu guztietan  programa honetako partideak bertan izatea da, hots, Eskola Laguntzaileek partidu guztiek epaitu eta kontrolatu ditzaten.

Behin partiduak arbitratzeko materiala eta arautegia jasota (irakurtzea eta ikastea derrigorrezkoa dena), Pili Perez eta Iñaki Camareron eskutik hainbat argibide jaso zituzten. Aurten berrikuntza moduan, Eskola Laguntzaileek Respeto / Errespetua jartzen duen logoa eramango dute kamiseten atzeko aldean.

Azaroaren 9an Eskola Kiroleko txapelketak hastea baino ez da falta, baina jadanik hasteko prest gaude.